Politika -

Gure Esku Dago

125.000 euskal herritar, erabakitzera deituta

Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu Gure Esku Dagok Euskal Herriko 34 herritan. 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta 22:00ak baino lehen jakingo dira emaitzak.

2015eko ekainean futbol zelaiak betetzeko deia egin zuen dinamikak EFE
2015eko ekainean futbol zelaiak betetzeko deia egin zuen dinamikak EFE
2015eko ekainean futbol zelaiak betetzeko deia egin zuen dinamikak EFE

Maider Beistegi | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu gaur, ekainak 5, Euskal Herriko 34 herritan. Gipuzkoako Goierriko 23 herrietan; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietan eta Aramaion (Araba); Azpeitian (Gipuzkoa); eta Ispasterren (Bizkaia) egingo dituzte galdeketak. Denera, 111 mahai jarri dituzte eta herritarrek 09:00etatik aurrera izango dute bozka emateko. 22:00ak aldera emango dituzte behin betiko emaitzak, ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez.

Galdeketen inguruko jarraibideak dituzu ondoren.

Galdeketak

34 herri. Gipuzkoako Goierriko 23 herrietan; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietan eta Aramaion (Araba); Azpeitian (Gipuzkoa); eta Ispasterren (Bizkaia) egingo dituzte galdeketak.

Eguna: Ekainak 5, igandea.

Hauteslekuen ordutegia

09:00-20:00

Galderak

Goierri eta Ispaster: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

Debagoiena, Aramaio eta Azpeitia: Nahi duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan?

Aukerako erantzunak

Bai, ez edo zuri.

Hautesleak125.332 lagun.

Bozka emateko baldintzak

Nork eman dezake botoa

Herri galdeketa antolatu duten herrietako biztanleak direnak, eta 2016ko ekainaren 5ean 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, euren nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatu badituzte.

Nola egiaztatu hautesleen nortasuna, bizilekua eta adina

Antolatzaileek ez dute errolda ofizialik. Sistema informatiko bat erabiliko dute pertsona batek bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko. Sistema informatiko horrek identifikatzailea den agiriaren zenbakia baino ez du erregistratuko. Behin erregistratuta, ordenagailuak ez du zenbaki hori berriz sartzen utziko, eta sarean konektatuta dauden gainerako ordenagailuek ere ez.

Hauteslekuak

Galdeketa lekuak jabetza pribatukoak izango dira. Mahaiak 07:30ean osatuko dira. Mahai bakoitzean gutxienez hiru lagun egongo dira: mahai burua eta bi mahaikide. Jarraipen Batzordeko kideak ere mahaietan izango dira.

Berme Batzordea

Galdeketaren antolaketa eta jarduera guztiak juridikoki bermatuta izango dira, antolatzaileen arabera. Horretarako, Berme Batzordeak izango dira herri eta eskualde bakoitzean.

Begiraleak

Nazioarteko zein Euskal Herriko begiraleak ere izango dira egun osoan zehar.

Mahaiak

Goierrin: 58.066

Debagoienan-Aramaion: 54.533

Azpeitian: 12.142

Ispaterren: 591.

Emaitzak22:00etan. Emaitzak Gure Esku Dagok zentralizatuko ditu, bere atarian (www.gureeskudago.eus). Behin betiko emaitzen jakinarazpena 22:000ak baino lehen egitea aurreikusten du.Parte hartzea. 12:30ean, 17:00etan eta 20:00etan parte hartze datuak emango ditu.Traola#E5erabaki. #E5erabaki izango da galdeketen eguneko traola. Gure Esku Dagok herritarrei dei egin die sare sozialetan edukiak traola horrekin zabal ditzaten.

Galdeketa gehiago 2017an

2017an beste 60 herri baino gehiagotan egingo dituzte galdeketak.

2014tik

Lehen ekitaldi jendetsua 2014ko ekainaren 8an egin zuen Gure Esku Dagok. Orduko hartan, Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea osatu zuten erabakitzen eskubidearen alde. 2015ean, ostera, Euskal Herriko futbol zelai nagusiak bete zituzten.

2014ko ekimeneko argazkiak

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gure Esku argazkiak Albisteak Gaur Zumarraga bideoak Beasain albisteak Gaurko azken orduko albistea Debagoiena