Politika -

Espetxe politika

De la Vega: "Otegiren lekualdatzea zigor-arrazoiengatik egin da"

Exekutiboak "ez du batere" aldatu bere espetxe politika, Espainiako Gobernuko presidenteordearen hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia Logroñoko kartzelara "zigor-arrazoiengatik" eraman dutela azaldu du gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Exekutiboak "ez du batere" aldatu terrorismoaren aurkako borroka, ezta espetxe politika ere, presidenteordeak prentsaurrekoan bermatu duenez, Ministroen Kontseilua bildu ostean.

"Presoen lekualdatzeak ez ditu sekula azaltzen Gobernuak, hurbildu nahiz urrundu egiten diren kasuetan, ondorioz, soilik zigor-arrazoiak daude", azaldu du.

Duela hilabete eskas Otegi Martuteneko (Donostia) espetxera ekarri zuten, apirilean Auzitegi Nazionalak aita gaixoa bi aldiz bisitatzeko baimena eman ostean.

Auzitegiak baimena eman zionean, Otegi Navalcarneroko (Madril) espetxean zegoen, eta bertatik Martutenera eraman zuten aita bisitatzea errazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea