Politika -
Greba deialdia
Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak, Hezkuntzan akordioaren bila
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako greba kritikatu egin du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak: "Ez da sektore publikoan greba deitzeko unea".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak gaur bilduko dira irakasleen lan-balditzen gaineko akordio lortzeko; ziur aski, ELA, STEE-EILAS eta LAB sindikatuak (maiatzaren 25ean greba deialdi egin dute) akordiotik kanpo geldituko dira.
10:00etan hasiko da batzarra Eusko Jaurlaritzako (Gasteizen) egoitzan; 2010, 2011 eta 2012 urteetarako irakasleen lan-baldintzen akordio arautzailea berritzeko proposamena azalduko die Hezkuntza Sailak sindikatuei.
Hezkuntza Saileko iturriek Eferi jakinarazi diotenez, joan den astean Isalbel Celaaren Sailak sindikatuei igorritako dokumentua ukatu zuten ELA, STEE-EILAS eta LAB sindikatuek eta datorren maiatzaren 25ean greba deialdia egin zuten; irakaskuntza publiko ez-unibertsiraioko 20.000 irakasleri eta 200.000 ikasleri eragingo diena, alegia.
Aurreikusi daitekeenez, bihar hiru sindikatu hauek ez dute Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartuko; izan ere, "irakasleen lan-baldintzak murrizten" dituela uste dute.
CCOO et UGT sindikatuek greba deialdi hori ukatu dute eta baliteke Hezkuntza Saileko proposamena onartzea.
Bestalde, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Hezkuntza Saileko proposamenaren edukia defendatu du eta aurreko akordioan jasota dagoela esan du: "Soilik bete egin behar da".
Hori dela eta, Gobernu Batzordeko bileraren ostean, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako greba ukatu du Mendiak: "Ez da sektore publikoan greba deitzeko unea".