Politika -

Akordioa, Hezkuntzan

EAEko Hezkuntza publikoko aurreakordioa sinatu dute CCOOk eta UGTk

Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko akordioa sinatu dute. ELAk, LABek eta STEE-EILASek bere horretan mantenduko dute hilaren 25eko greba.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko lan-hitzarmenaren akordiorako oinarria sinatu dute. Azken hilabeteotan gauzatutako negoziazioen ondorioa da.

Hezkuntzaren kalitatea indartzen dela eta irakasleen lan-baldintzak hobetzen dituela uste dute sindikatu bi hauek.

Aurreakordio honek, bestek beste, 3.600 lanpostu eskainiko ditu eskaintza publikoan datozen hiru urteotan (1.500 aurtengorako); dena den, ez dira lanpostu berriak, daudenak egonkortzen direla baizik. Era berean, erretiroa hartzeko adina 60 urtera murrizten du. Oinarrizko akordio hau 2012ra arte egongo da indarrean.

Beraz, pozik atera dira UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak, baina sinadura ekitalditik kanpo gelditu dira&' || 'nbsp; ELA, LAB eta STEE-EEILAS sindikatuak; bere horretan mantenduko dute maiatzaren 25ean Hezkuntza publikoko ikastetxeetarako egin duten greba deialdia.

Ildo horretan, Hezkuntza Sailak eta CCOO eta UGT sindikatuek izenpetu duten EAEko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan egoera arautzeko hitzarmena berritzeko oinarrien proposamenak "kalte garrantzitsuak eragingo ditu, bai irakasleen lan baldintzetan, bai ikastetexte publikoetan beraietan ere".

Izan ere, proposamen horren bizkar hezurra irizpide bakar batez osatua da: murrizketa. "Murrizketak ugariak eta sakonak dira alor guztietan", diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea