Politika -

KATALUNIA

De Alfonso kargugabetu egin du Kataluniako Parlamentuak

Kargutik kentzearen alde bozkatu duten alderdiek esan dutenez, De Alfonsok ez zuen bere funtzioa zuzen bete, Fernandez Diazekin informazioa partekatu zuenean eta haren esanetara jarri zenean.

Kataluniako hainbat parlamentari, bozketaren emaitzak jaso dituen panelari argazkia ateratzen. EFE.
Kataluniako hainbat parlamentari, bozketaren emaitzak jaso dituen panelari argazkia ateratzen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel de Alfonso Kataluniako Ustelkeriaren aurkako Bulegoko (OAC) zuzendaria kargutik kendu du Kataluniako Parlamentuak, JxSi, C’s, PSC, SiQueEsPot eta CUP alderdien aldeko botoekin. PP izan da kontra bozkatu duen bakarra.

Públicok argitaratutako entzuketen inguruko azalpenak joan den astean eman zituen De Alfonsok gai instituzionalak aztertzen dituen batzordearen aurrean, eta horrek osoko bilkuraren esku utzi zuen kargugabetzeko erabakia.

Kargutik kentzearen alde bozkatu duten alderdiek esan dutenez, De Alfonsok ez zuen bere funtzioa zuzen bete, Fernandez Diazekin informazioa partekatu zuenean eta haren esanetara jarri zenean. Legearen arabera, OACeko zuzendariak "ezin du agintari baten instrukziorik jaso eta bete".

Santi Rodriguez PPko parlamentariak gogor kritikatu du erabakia. Horren aburuz, alderdi bakar batek ere ez du kritikatu Barne ministroaren bulegoan entzuketak egin izana. "Hori da, une honetan, delitua izan daitekeena", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Eguneko albisteak Albisteak