Politika -

Ordizian

Idiazabal Gaztaren Kofradiak Ohorezko Kide izendatu du Urkullu

Lehendakariak adierazi duenez, lehen sektorearekin konprometituta dago Eusko Jaurlaritza, "Euskadiko etorkizunerako bermea baita".

Iñigo Urkullu, lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu, lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu, lehendakaria. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idiazabal Gaztaren Kofradiaren XXVII. kapituluaren bileran izan da larunbat honetan Iñigo Urkullu lehendakaria, eta Ohorezko Kide izendatu dute, Amelia Jauregirekin (Gabiriako artzaina), Anttoni Murgiondorekin (Gabiriako baserritarra) eta Ordiziako Suhiltzaileekin batera. Gainera, Daniel Innerarity eta Jon Zarate Kofradiaren Kide Oso izendatu dituzte.

Ordiziak eta haren azokak duten lotura aipatu du lehendakariak bere hitzaldian, "identitate-marka" baita. Gainera, Urkulluk adierazi duenez, lehen sektorearekin konprometituta dago Eusko Jaurlaritza, "Euskadiko etorkizunerako bermea baita". "Ordiziak beti jakin izan du garai berrietara egokitzen eta aurreratzen", azpimarratu du.

Bestalde, Kofradiaren papera nabarmendu du, "lehen sektorearen aldeko lan handia egiten ari delako", artzainek egindako gaztaren merkaturatzeari dagokionez bereziki. Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak eta Idiazabal Gaztaren Kofradiak laster hitzartuko duten akordioak arrakasta-berme gehiago ekartzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Urkullu azken albisteak Ordizia bideoak Idiazabal Gazta albisteak Goierri eskualdea Gipuzkoako albisteak