Politika -

MANIFESTAZIOA GASTEIZEN

Sarek deitutako martxara batu dira ELA, LAB, CCOO, ESK eta STEILAS

Datorren larunbatean izango da manifestazioa Gasteizen, 12:30ean, 'Gu gara gakoa' lelopean. Gaixotasun larria duten presoak askatzea eskatuko dute.

Sare
Sare
Sindikatuek bat egin dute Sarek larunbatean deitutako manifestazioarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO, ESK eta STEILAS sindikatuek bat egin dute Sare herri plataformak larunbaterako deitu duen manifestazioarekin. "Pertsona ororen osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea" aldarrikatuko dute, 12:30ean Leizaola plazatik abiatuko den martxaren bidez.

Sarek gogora ekarri duenez, egun, 10 euskal preso daude larri gaixo. Larunbatean, bereziki, Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarra izango dute gogoan: etxetik 420 kilometrora dago preso, eta bihotzeko gaitz larria du.

"Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagatik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon. Beraz, eskubide berberak izan behar dituzte gainontzeko pertsona gaixoek duten bezala, gaixotasunaren bilakaeran", esan du Sarek.

Presoen eskubideen defentsan, larunbateko 'marea horira' batzeko deia egin die Sarek herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Presoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Euskal sindikatuak Espetxeak CCOO sindikatua ESK sindikatuaren azken ordukoa Steilas