Politika -
Gobernuari kritkak
Ermuko Foroa: "Atxilotzea eta ETArekin negoziatzea bateragarria da"
Ermuko Foroaren presidentearen ustez, Zapateroren Exekutiboa "seguruenik" ETArekin "ituna egiten dabil" hauteskundeei begira eta Jesus Egiguren PSEko presidenteak kargua uztea eskatu du.
Erredakzioa
ETAren aurkako atzoko operazioa "bikaina" dela iritzi du Inma Castilla de Cortazar Ermuko Foroaren presidenteak eta poliziaren eraginkortasuna eta ETArekin negoziatzea bateragarria ez dela gaineratu du.
Zentzu horretan, "Gobernuak ETAko posibilistenak aske utzi ditzakeela, Diez Usabiagatarrak, Otegitarrak, hurrengo udal hauteskundeetan erakundeetara benetan itzuli nahi dutenak eta, aldi berean, borroka armatuaren aldekoei egurra eman. Guztiz bateragarria" dela adierazi du Castilla de Cortazarrek.
Elkarteko presidentearen ustez, Zapateroren Exekutiboa "seguruenik" ETArekin "ituna egiten dabil" hauteskundeei begira eta Jesus Egiguren PSEko presidenteak kargua uztea eskatu du.