Politika -

EAEko hauteskundeak

Euskadiri egonkortasuna emango dion alderdia dela dio PPk

EAEko PPk hauteskunde kanpainan erabiliko dituen leloa, bideoa eta logotipoa aurkeztu ditu Nerea Llanosek.

Nerea LLanos Euskadiko PPko dazkari nagusiak astearte honetan egin duen aurkezpenean. Argazkia: EFE
Nerea LLanos Euskadiko PPko dazkari nagusiak astearte honetan egin duen aurkezpenean. Argazkia: EFE
Nerea LLanos Euskadiko PPko dazkari nagusiak astearte honetan egin duen aurkezpenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean zein Madrilgo Gobernuan ere hartu dituzten erabakiak direla eta, Euskadiri egonkortasuna emango dion alderdia dela esan du EAEko PPk. Era berean, Nerea Llanos alderdiko idazkari nagusiak esan du “herritarren arazoak konpon ditzaketen akordioak” sinatzeko prest daudela.

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak irailaren 25ean izango dira, eta Nerea Llanos idazkari nagusiak astearte honetan, abuztuak 16, aurkeztu du alderdiaren hauteskunde kanpaina.

Alde horretatik, hauteskundeetarako aukeratu duten leloa “Elkartzen gaituen ahotsa” da, eta logotipoak bateratu egiten ditu ikurrina eta Espainiako eta Europako banderak.

Horrez gain, Euskadiko PPk kanpainaurreko lehenbiziko bideoa kaleratu du, “Zure ahotsa entzutea lortu behar duzu” izenekoa. Horrela, “izatez europarrak eta espainiarrak sentitzen diren herritarrei ahotsa eman” nahi die alderdiak; “Euskal Brexita gertatzea beldur diren euskaldun guztiei”, Llanosek azaldu duenez.

Horrenbestez, “euskaldun izateaz gain espainiar eta europar sentitzen diren eta euskaldunen arteko bereizkeriarik gabe bizi nahi duten herritar konstituzionalei zuzenduta” dago.

Hauteskundeei begira, Alfonso Alonso Euskadiko PPren lehendakarigaia Bilboko eta Donostiako jaietan kalera irtengo da herritarrei euren proposamenen nondik norakoak azaltzeko asmoz.

Logotipoan “A” handi bat ikus daiteke, bertan ikurrina eta Espainiako eta Europako banderak bateratuz, guztiak ere proportzio berberekin. Proposamen horrek “argi eta garbi erakusten du zein den Euskadiko popularren proposamena”, Llanosek esan duenez: “Nortasun propioa, baina espainiar izateari utzi gabe, horrek, aldi berean, Europar Batasuna eratzeko aukera ematen baitu”.

Bestalde, Llanosek esan du Arnaldo Otegi “juridikoki eta moralki gaitasungabetuta” dagoela EH Bilduren lehendakarigaia izateko, eta Otegi lehendakarigai izatea galaraziko duten “arauetan sinesten” duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Nerea Llanos albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak berriak Euskadiko PP Eguneko albisteak Eguneko albisteak