Politika -

Elkarrizketa ETBn

Erkorekak 'bere kabuz neurriak inposatzea' egotzi dio Patxi Lopezi

EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak uste du lehendakariak "Zapateroren alderdi txarrena imitatzen" duela "inorekin eztabaidatu gabe" neurri ekonomikoak onartu nahi dituelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak "Zapateroren alderdi txarrena imitatu" eta "bere kabuz, adostu gabeko eta inorekin eztabaidatu gabeko neurri batzuk" onartu nahi izatea leporatu dio Patxi Lopez lehendakariari.

ETB-2ren ''Egunon Euskadi'' saioari eskainitako elkarrizketa batean Erkorekak adierazi duenez, "nabarmena da, gertatzen ari dena objektiboki ikusi nahi duen batentzat behintzat", lehendakariak "Zapateroren alderdi txarrena imitatzen" duela.

"Eta, Zapaterorekin gertatzen den moduan, Lege-dekretuko neurriak bere kabuz inposatu nahi ditu, inorekin eztabaidatu gabe, besteen iritzia jaso gabe, erabaki propioz, eta ziurrenik berandu, gaizki eta azkarregi", EAJren bozeramailearen esanetan.

Haren esanetan, "egia da ahaldun nagusiekin eta udalekin bildu zela, diagnosi komuna egiteko Zapateroren neurriak euskal berezitasunera egokitzeko. Baina egia da, era berean, bilera hura egin zutenetik ez dela komunikazio gehiago egon, ez da harremanik izan, eta horrek susmoa ematen digu Patxi Lopez Zapateroren alderdi txarrena imitazen ari dela, inprobisazioa, gauzak bere kabuz egitea, neurriak berandu hartzea", etab.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea