Politika -

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

'Biktimen eta gizartearen arteko batasuna' bultzatzeko akordioa

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilera izan dute goizean, bake eta bizikidetza politikak elkarlanean lantzeko.

Gasteizen egin dute bilera Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, gaur. EFE.
Gasteizen egin dute bilera Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, gaur. EFE.
Gasteizen egin dute bilera Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, gaur. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriaren biktimen eta gizartearen arteko batasuna bultzatzeko akordioa adostu dute, gaur goizean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Memoriari buruzko  eztabaida anitza zabaltzea ere hitzartu dute.

Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, bildu dira bi gobernuotako ordezkariak. Bake eta bizikidetza politikak lantzeko egiten duten bigarren bilera da honakoa; memoriaren, biktimen eta giza eskubideen lanketa partekatua egin nahi dute, elkarlanerako bideak adosteko.

Jaurlaritzaren izenean, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia eta Aintzane Ezenarro Memoriaren Institutuaren zuzendaria izan dira hitzorduan. Nafarroaren izenean, berriz, Alvaro Baraibar Foru Gobernuko Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendariak, Fernando Rey Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak  eta Josemi Gaston Memoria Historikoaren alorreko buruak hartu dute parte.

Biktimen eta gizartearen arteko zubiak eraiki behar direla esan dute. Horretarako, esperientziak partekatzearen alde agertu dira, egiaren, justiziaren eta biktimen erreparazioaren bidean.

Belaunaldi berrien eta testuinguru sozio-politiko berriaren aurrean, memoria lantzeko lan ildoak elkarrekin adostearen alde agertu dira.

Elkarrizketa irekia eta anitza zabaltzea da giltzarria, bi erakundeon aburuz. Hala ere, elkarrizketa horrek muga bat baduela azpimarratu dute: giza eskubideen urraketak edo indarkeriaren erabilera ezin dira justifikatu, inolaz ere.

Maiatzaren 20an bildu ziren aurrenekoz Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, bakea eta bizikidetza lantzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Bakea Euskadin