Politika -

Azken zurrumurruen harira

Batasunaren legeztatzea ez dela prestatzen ari esan du Gobernuak

Batasuna berriro ere legezkoa izango ote den galdetuta, Francisco Caamaño Justizia ministroak ondokoa erantzun du: "Printzipioz ez, inolaz ere. Legez kanpoko alderdiak, legez kanpoko alderdiak dira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Caamaño Justizia ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernua ez dabil Batasuna legeztatzeko lanetan. Ezker abertzaleak instituzioetara bueltatu nahi badu, giza-eskubideak eta askatasuna demokratikoak argi eta garbi errespetatu beharko dituela berretsi du. Gainera, armak behin-betiko uzteko eskaera egin dio ETAri.

ETAk armak laster utzi ditzakeela aipatzen duten informazioen aurrean, Gobernua Batasunaren legeztatzea prestatzen ari ote den galdetuta, ondokoa erantzun du: "Printzipioz ez, inolaz ere. Legez kanpoko alderdiak, legez kanpoko alderdiak dira".

"Talde terroristari dagokionez, denok nahi duguna egin behar du: betirako eta modu argian, indarkeria utzi", azpimarratu du Justizia ministroak.

"Batasunak eta euskal abertzaletasunari lotutako inguru politikoak jakin badakite sistema demokratikoan parte hartzeko legala izan behar dela eta eskubide eta askatasun guztiak errespetatu behar direla, Estrasburgeko Auzitegiak adierazi zuen bezala", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea