Politika -
Eusko Legebiltzarra
Pastor PSE-EEren bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean
Eneko Andueza bozeramaile-ondokoa izango da eta Alexia Castelo sozialisten idazkari nagusia izango da Eusko Legebiltzarrean.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Antonio Pastor legebiltzarkide bizkaitarra PSE-EE alderdiaren bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean. Eneko Andueza bozeramaile-ondokoa izango da eta Alexia Castelo sozialisten idazkari nagusia izango da Eusko Legebiltzarrean.
Batzorde Betearazlea astelehen honetan bildu da Bilbon eta izendapen horiek onartu ditu. Bihar, asteartea, PSE-EE alderdiko bederatzi ordezkariak Eusko Legebiltzarrean akreditatuko dira.
Jose Antonio Pastor 1977an sartu zen Euskadiko Alderdi Sozialistan, eta 1983an Ortuellako Udaleko zinegotzi izendatu zuten. Gainera, 1987tik 2003ra herri horretako alkatea izan da.
Eneko Andueza Eusko Legebiltzarrean aurrenekoz izango da. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziaduna da eta orain arte Gipuzkoako Batzar Nagusian egon da, sozialisten bozeramaile gisa. 2008tik 2016ra, Eibarko Udaleko zinegotzia izan da.
Alexia Castelo, berriz, sozialisten idazkari nagusia izango da Eusko Legebiltzarrean. Zuzenbiden lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta abokatu bezala egiten du lan. Halaber, Aholkularitza Fiskaleko masterra du.
1999tik 2015era Sestaoko Udaleko zinegotzia izan da. Sozialisten bozeramailea izateaz gain, lehen alkateordea ere izan da.