Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Larrazabalen ustez Egigurenen jarrera 'etorkizuna' da

EAk eta ezker abertzaleak bihar dokumentu bat aurkeztuko dute, non independentziaren aldeko "elkargune soberanistaren" oinarriak finkatuko diren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Maria Larrazabal EAk Eusko Legebiltzarrean duen ordezkariak PSEk eta PPk "errealitatea den moduan ikusi nahi ez izatea" kritikatu du. Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, Jesus Egiguren Euskadiko sozialisten presidenteak esandako hitzak defendatu ditu, "bakearen eraikuntzan, elkarbizitzan, adiskidetzean eta ETAtik aldentzen den ezker abertzalea presente egoteko formulatan" pentsatzen duelako eta hori, bere ustez, ''etorkizuna'' da.

Bestalde, bere ustez, "Rubalcabak, Pastorrek, Barredak edo lehendakariak diotena iragana da". "Iraganarekin ez da errota mugitzen", adierazi du.

Ekitaldia Euskaldunean

Larrazabalek adierazi duenez, EAk eta ezker abertzaleak bihar dokumentu bat aurkeztuko dute, non independentziaren aldeko "elkargune soberanistaren" oinarriak finkatuko diren. EAko ordezkariaren arabera testuak ez du 2011ko hauteskundeetan pentsatzen. "Pixkanaka-pixkanaka beste espazioak mugitzen behartuko duen espazio politiko berri bat eraikiko da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea