Politika -

EA-Ezker abertzalea akordioa

EA "bere azken proiektuan" egon litekeela esan du Urkulluk

Bestalde, "bere buruari ezker abertzalea esaten dion horren baitan zenbait mugimendu" nabaritu dituela esan du EAJren buruak, "ETAri su-eten bat iragartzea eskatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAren eta ezker abertzalearen arteko akordioaren ostean, ezker abertzaleak "aspaldi diseinatutako elkarlan estrategikoan parte hartzeko" EA bere "azken proiektuan" egon daitekeela esan du Iñigo Urkullu EAJko EBBeko presidenteak.

SER irratian eskainitako elkarrizketan, horri erantzutea "bere militanteen eta boto-emaileen" esku dagoela zehaztu du Urkulluk.

Bestalde, "bere buruari ezker abertzalea esaten dion horren baitan zenbait mugimendu" nabaritu dituela esan du EAJren buruak, "ETAri su-eten bat iragartzea eskatzeko", eta bere alderdiak "behin betiko su etena aldarrikatzen" duela azpimarratu du.

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentearen eta Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako ordezkarien arteko azken egunetako desadostasunak "antzespena" direla esan du Urkulluk.

Lan erreforma

Gaur Kongresuan bozkatuko den lan erreformaren dekretuari dagokionez, "kaleratzeen kostuaren murrizketa, behin-behinekotasunaren murrizketa eta babes sozialaren bilaketaren arteko oreka ezinezkoa" dela uste du EAJko presidenteak.

EAJk atzo ohar batean aurreratu zuenez, "urria eta mugatua" den dekretuak&' || 'nbsp; "euskal marko soziolaborala errespetatzen ez" duenez, gaurko bozketan abstenitu egingo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea