Politika -

Eusko Legebiltzarra

Urkullu lehendakari izendatuko dute gaur, bigarren bozketan

Iñigo Urkulluk 37 boto eskuratu zituen atzo, jeltzaleena eta sozialistena; eta Maddalen Iriartek 18, EH Bilduko legebiltzarkideena; Elkarrekin Podemos eta PP abstenitu egin ziren.

Iñigo Urkullu inbestidura saioan, atzo. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu inbestidura saioan, atzo. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu inbestidura saioan, atzo. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbestidura saioaren lehendabiziko bozketan, Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek ez zuten lortu lehendakari izateko ezinbestekoa den Eusko Legebiltzarreko gehiengo osoaren babesa. Ondorioz, gaur aukeratuko dute lehendakaria, gehiengo sinplearekin, 10:00etan egitekoa den bigarren bozketan.

Hortaz, gaurko saioan izendatuko dute Iñigo Urkullu lehendakari, EAJk eta PSE-EEk egindako gobernu-akordioari esker, jeltzaleen lehendakarigaiak sozialisten botoak bermatuta dituelako.

Espero bezala, Gasteizko Ganberan egindako lehen bozketan, Urkullu lehendakarigaiak 37 boto eskuratu zituen, jeltzaleen 28ak eta Alderdi Sozialistaren 9ak. Beraz, gehiengo osotik boto bakarrera geratu zen.

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak, berriz, EH Bildu legebiltzar taldeko 18 kideen babesa jaso zuen.

Bi bozketetan, Elkarrekin Podemos (11 eserleku) eta Euskal Talde Popularra (9 eserleku) abstenitu egin ziren. Legebiltzarreko araudiak bi aukera baino ez ditu ematen: hautagai bat babestea edo abstenitzea. Eusko Legebiltzarrean, beraz, ezinezkoa da hautagai baten kontrako botoa ematea.

investidura-urkullu_

(Iñigo Urkullu lehendakarigaia Legebiltzarrean egindak saioan. Argazkia: EFE)

Eztabaida

Bi lehendakarigaiek atzo goizean egin zituzten hitzaldiak. Iñigo Urkulluk estatutu berri baten beharra azpimarratu zuen, Estatuarekin adostutakoa, Legebiltzarrak onartutakoa eta gizarteak erreferendumean berretsitakoa.

"Adostutakoa baino akordio hoberik ez dago", azpimarratu zuen. Estatutu berria Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko lantaldean lantzearen alde egin zuen, adostasun handiena bilatzeko eta, ondoren, Estatuari proposamen berria helarazteko.

?Euskadik errekonozimendua behar duen nazioa da, eta aldebikotasuna eraginkor batez hornitzea behar du?, erantsi zuen.

Hortaz, estatutu berria printzipio ?legalak eta demokratikoak? errespetatuz egin behar dela esan zuen, euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea defendatu zuen eta estatus politiko berri horrek Estatuaren oniritzia izatea ezinbestekotzat jo zuen.

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak ?gobernu askea, independentista, feminista, ezkerrekoa eta elkartasunaren aldekoa? aurkeztu zuen.

2018an estatus politiko berriaren inguruko kontsulta loteslea egitea posible dela esan zuen, eta datozen bi urteetan prozesu hori gauzatzeko modua zehaztuko duen bide orria Legebiltzarrak prestatzea proposatu zuen.

Horrez gain, EH Bilduk eskua luzatu zien berriz EAJri eta Elkarrekin Podemosi, erabakitzeko eskubidearen, justizia sozialaren eta bake eta bizikidetzaren alorretan akordioak lortzeko.

maddalen iriarte eh bildu legebiltzarra parlamento efe

(Maddalen Iriarte lehendakarigaia, Legebiltzarrean egindako saioan. Argazkia: EFE)

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa