Politika -

Gaixotasun larridun presoak

Frantziak ez du onartu Ibon Fernandez Iradiren espetxe-zigorra etetea

Preso lasartearrak esklerosi anizkoitza dauka, gaitz larri degeneratiboa, kronikoa eta sendaezina.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiak atzera bota du Ibon Fernandez Iradi ETAko presoari espetxe-zigorra eteteko eskaera, esklerosi anizkoitza duen arren.

Fernandez Iradiren abokatuak esan du Frantziako Kasazio Auzitegian eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegitea bana jartzea aztertzen ari direla. Alabaina, azken erabakia hartu aurretik Parisko Auzitegiaren ebazpenaren xehetasunak aztertuko ditu defentsak.

Etxeratek txosten batean azaldu duenez, 2011ko hasieran hasi zen Fernandez Iradi gaixotasunaren lehen sintomak pairatzen. 2012ko udazkenean aurreko oinaze sintomen agerraldi larri batzuen ondotik, Toulouseko Purpan Ospitalean hainbat froga neurologiko egin zioten eta esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten, nerbio-sistema zentralaren gaitz larri degeneratiboa, sendaezina, kronikoa eta progresiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak ETA albisteak Eguneko albisteak