Politika -
San Antonio auzia
Udalak helegitea jarriko du Alonso eta Marotoren absoluzioaren aurka
Gasteizko alkateak esan du Udalak Auzitegi Gorenera joko duela erakunde horrek San Antonio auzian jarri zuen zigorra berrikus dezan.
Agentziak | Erredakzioa
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri duenez, Udalak Auzitegi Gorenera joko du Kontu Auzitegiak Javier Maroto PPko Ekintza Sektorialeko idazkariordea eta Alfonso Alonso Euskadiko PPko burua absolbitu ostean San Antonio auzian. Dirudienez, enpresaburu batekin kontratu publiko bat sinatu zuten, merkatuan zegoena baino prezio askoz ere altuagoan, Gasteizko Udaleko parte zirenean.
Gasteizen emandako prentsaurrekoan, Urtaranek esan du Udalak (EAJ eta PSE-EE daude agintean) helegitea jarriko duela Kontu Auzitegiaren erabakiaren aurrean, zerbitzu juridikoekin kasua aztertu ostean, “herritarren interesa babesteko asmoz”.
Gasteizko alkatearen hitzetan, Udalak jarriko duen helegitea Justizia Salako presidenteak boto partikularra emateko baliatu zuen argudioa jasoko du. Haren ustez, “zigortuek erantzukizuna izan zuten kontabilitatean, eta diru plublikoei egindako kaltea konpondu beharko lukete”, baita Udalari ikerketa abiatu zenetik egindakoa ere.