Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Argindarra ordaindu ezin dutenei energia ez eteteko akordioa

PPk eta PSOEk adostu dute Sektore Elektrikoaren Legea gogortzea. Hainbat kolektiboren iritzian, berandu dator akordioa.

Hernando
Hernando
Hernando

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobrezia energetikoaren kontrako akordioa izenpetu dute PPk eta PSOEk. Legez arautu nahi dute argindarra ordaindu ezin duenari energia ez etetea. Diru sarreren araberako tarifak ezarriko dira.

Sektore Elektrikoaren Legea gogortzea du helburu akordioak, PPk eta PSOEk azpimarratu duenez. Pobrezia arriskuan dauden pertsonentzako argindarra "oinarrizko zerbitzua" dela zehazten du itunak, ospitaleen eta garraio publikoen parean jarriz.

Hainbat astez egon dira negoziatzen talde ezberdinak, eta gaur eman dute akordioaren berri Alvaro Nadal Energia ministro popularrak eta Antonio Hernando PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak. Araua indarrean sartzeko hilabeteak beharko dira, gutxienez hiru. Hasteko, datorren ostiralean eta hurrengo astean bono sozialaren finantzaketa banatzea jasoko duen Errege Dekretua onartuko da (200 milioi euro urtean, gutxi gorabehera). Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen bono sozialaren inguruko aurreko araudia. Izan ere, kolektibo batzuei argindarrean deskontua egiten dien bonua  finantzatzeko modua aldatuko da, akordioaren arabera: aurrerantzean, Estatuko bost elektrika nagusiek finantzatuko dute %90ean.

Akordio honek, dagoeneko, hainbat kritika jaso ditu, oraindik gauzatu ez delako, eta, gainera, pobrezia energetikoaren debatea suspertu denean heldu delako, orain hilabete, Reusen, pobrezia energetikoaren biktima bat sute batean hil ostean.

Energia Ministerioaren arabera, Estatuan 5 milioi pobre energetiko daude. EAEn 160.000 lagun daude arriskuan, 17.000k arazoak dituzte faktura ordaintzeko, eta 150 batek ez dute ordaintzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Alderdi politikoak berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Energia ekoizpena gaur