Politika -
Polizia operazioa
Bi lagun atxilotu dituzte Madrilen, jihadismoari gorazarre egiteagatik
Bi atxilotuak nazionalitate espainiarrekoak dira. Atxiloketez gain, Polizia bost miaketa egiten ari da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu gaur Madrilen, terrorismo jihadistari gorazarre egitea egotzita, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Bi atxilotuak nazionalitate espainiarrekoak dira.
Polizia Auzitegi Nazionaleko 1. epaitegiaren zuzendaritzapean egiten ari da operazioa. Atxiloketaz gain, Polizia bost miaketa egiten ari da.
Egindako miaketatan AK-47 fusilaren lau kargadore atzeman dituzte, Poliziaren iturriek berri eman dutenez. Hala ere, kargadore horiez gain ez dute armarik topatu.
Poliziaren ikerketa ildo nagusiaren arabera, atxilotuek ez zuten Espainian atentaturik egiteko egitasmo zehatzik. Dena den, terrorismo jihadistaren proselitismoa egitea leporatzen diete atxilotuei. Bestalde, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek adierazi dutenez, Espainiako Polizia atxilotuek atentaturen bat egiteko asmoa zuten ala ez ikertzen ari da.
Barne Ministerioaren esanetan, Espainiak 2015ean alerta laugarren maila igo zuenetik Segurtasun indarrek 175 pertsona atxilotu dituzte terrorismo jihadistarekin lotura dutelakoan.