Politika -
Elkarrizketa ETBn
Zapaterok Montillari 'promes handiak' egingo dizkiola uste du Duranek
CiUko buruak konfiantza "gutxi" du hurrengo asteko bileran. Jose Montilla Kataluniako presidenteak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Estatutaren epaia izango dute hizpide
Erredakzioa
Jose Montilla Kataluniako presidenteak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Estatutaren eztabaidatzeko hitzordua dute hurrengo astean. Horretan, Zapaterok Montillari "promes handiak" egingo dizkiola uste du Josep Antoni Duran i Lleida CiUko presidenteak Kongresuan.
Radio Euskadin eta ETBn eskainitako elkarrizketetan, bileran Zapaterok "hitz eta hitz" egingo duela esan du Duranek eta bere ustez, Estatutaren testuan "zer edo zer oraindik erabilgarria" dela esango du. Baina Duranek argi utzi du ukituta hizkuntzaren, Justiziaren eta finantzazio autonomikoaren inguruko artikuluak "funtsezkoak" direla kataluniarrentzat.
Horregatik, CiUko buruak ondorioztatu du konfiantza "gutxi" duela Montilla eta Zapateroren arteko hurrengo asteko bileran.
Katalunian hauteskundeak deitzea eskatu du
Duranek Montilla presidenteari eskatu dio "lehenbailehen" Katalunian hauteskundeak deitzea. Hain zuzen, pasadan larunbateko manifestaldian "hiritarrek kalean adierazitako haserrea" orain "bozekin ere hautestontzietan adierazi ahal izateko" azaldu du.
Horrez gain, CiUko buruak PP eta PSOE alderdiek "oker daudela" kritikatu du. Bere hitzetan, horiek uste dute "Kataluniako arazoa denez, kataluniarrek konpondu beharrekoa" dela, baina "oraindik konpondu ez duten Espainiako arazoa da".