Politika -
Katalunia
Milioi batetik gora pertsona, Estatutaren epaiaren kontra
"Nazio bat gara. Guk erabakitzen dugu" dira bartzelonar kaleak zeharkatu diztuzten leloak, Konstituzionalak zabaldutako epaiaren kontrako manifestazio historiko batean.
Erredakzioa
Milioi bat pertsonatik gora protesta egin dute Bartzelonako kaletan zehar Auzitegi Konstituzionalak atzo, ostirala, Estatutaren inguruan emandako epaiaren kontra.
Artur Mas eta Josep Antoni Duran Lleida CiUko kargurik garrantzitsuenek adierazi dutenez, Estatutaren epaiaren kontrako manifestazioaren "arrakasta" gogoangarria izango da "Kataluniaren historian".
Bartzelonan martxa hasteko minutu gutxi falta zirenean Mas "hunkituta" agertu da "Kataluniaren duintasuna" defendatzeko bertaratu den "jendetza" ikusita.
"Katalunia, etsi baino, bere ahotsa era baketsuan baina indarrez zabaltzeko asmoz agertu da, Auzitegi Konstituzionalak Estatutaren kontra eman duen epaiaren aurka egiteko", Masen hitzetan.
Bestalde, Josep Antoni Duran Lleidak baieztatu du manifestazioak "Espainia entzun argi bat" suposatzen duela "Katalunian estatutu-murrizketaren osteko haserrea eta gero".
PP eta C''s ez beste alderdi kataluniarrak kalean izan dira Auzitegi Konstituzionalak Estatutari buruz emandako epaiaren aurka protesta egiteko. Izan ere, 14 artikulu Konstituzioaren aurkakoak direla ezarri zuen. Manifestazioaren aurrealdean Jose Montilla Kataluniako Gobernuko presidentea izan da, ''senyera'' handi baten atzetik. Alboetan "Nazioa gara" eta "Guk erabakitzen dugu" mezuak dituzten bi pankarta izan dira.
Kataluniako banderaren atzetik erakundeetako ordezkariak izan dira, hala nola Ernest Benach Parlament-eko presidentea eta Jordi Pujol eta Pasqual Maragall Generalitateko presidente ohiak.
Montillak eskertu egin du antolatzaileen lana manifestazioa "autogobernuaren aldeko ekitaldi bateratua" izan dadin.
Iñigi Urkullu, EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea ere bertan egon da, kataluniarren nortasun nazioanaren errespetuaren defentza "Euskadiri dagokion gauza ere badelako eta nazio bat garenez, guire torkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu". Patxi Zableta Aralarreko kidea ere bertan izan da bere alderdiaren laguntasuna adierazteko.
Martxarekin bat egin duen azkenetakoa Joan Laporta FC Barcelona futbol taldeko presidente ohia izan da. Haren lehen agerraldi publikoa izango da Democracia Catalana alderdi independentistaren burua denetik.