Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Zapaterok EAJren proposamena onartzekotan, PP-PSE paktua hilko da'

Alfonso Alonso (PP) egindako adierazpenak dira. Lehendakariak adierazi duenez, "positiboa" da EAJrekin negoziatzea. Nazionalisten eskaeren artean marko politiko berri bat sortzea dago.

Alfonso Alonso Arabako PPko presidentea Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Alfonso Alonso Arabako PPko presidentea Radio Euskadin
Alfonso Alonso Arabako PPko presidentea Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak adierazi duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, EAJren eta autodeterminazio eskubidearen eskutik, marko juridiko-politikoa aldatzea erabakitzen baldin badu, PP-PSE arteko paktua "hilko" da.

Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, "hau da egoera, eta, beraz, Patxi Lopezen Gobernuak eutsiezinean egongo da".

Bestalde, EAJk Diputatuen Kongresuan Gobernuarekin eztabaidatzeko arrazoia "interes partikularrak" izatea ukatu du Patxi Lopezek.

Lehendakariak PSOEren Batzorde Federalaren bilera egin aurretik esandakoaren arabera, "positiboa" da EAJrekin negoziatzea.

Joseba Egibar EAJko parlamentariaren arabera, PSOE eta Rodriguez Zapatero beharrak dituzte eta EAJk "mahai gainean jarri" ditu hainbat proposamen, gehienak Legebiltzarrean onartutakoak. Nazionalisten eskaeren artean marko politiko berri bat sortzea dago. Horretaz gain, Egibarren ustez, EAJk Euskadirentzako "estatus aldaketa" eskatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea