Politika -

Gure Esku dago

Erabakitzeko eskubidearekin hitzordua, Busturialdean eta Arrigorriagan

51.000 herritar baino gehiago daude parte hartzera deituta gaur Gure Esku Dagok Bizkaiko 18 udalerritan antolatutako herri-galdeketetan, Busturialdean eta Arrigorriagan.

Alkatea eta udal-taldeetako ordezkariak izan dira botoa ematen lehenak, Bermeon.
Alkatea eta udal-taldeetako ordezkariak izan dira botoa ematen lehenak, Bermeon.
18 udalerrietako 47.000 lagun, Gure Esku Dagoren galdeketara deituta

1:13

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago (GED) erabakitzeko eskubidearen aldeko herri plataforma herri-galdeketak egiten ari da gaur Bizkaiko 18 udalerritan, joan zen martxoaren 19an beste 35 udalerritan (Gipuzkoako 34tan eta Bizkaiko batean) egin zuten legez. Lehen partehartze datuen arabera, herritarren % 11k eman dute botoa, 12:00etarako.

GEDk hedabideei igorritako ohar baten bidez adierazi duenez, ekimena Busturialdeko 17 udalerritan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) eta Arrigorriagan egingo dute.

09:00etan zabaldu dituzte boto-kutxak toki horietan guztietan, eta ordu horretan Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileek eguneko lehen agerraldia egin dute Bermeon. «Azpimarratu nahi dugu Busturialdean eta Arrigorriagan jada irabazi dugula. Herritar denon aldeko urrats handi bat egin dugu. Erabakitzea demokrazia baita, demokrazia besterik ez. Dei egiten diegu 18 herrietan botoa emateko aukera duten eta 16 urte baino gehiago dituzten herritar guztiei parte hartzera. Erabakitzen hasi gara, eta erabakitzen jarraituko dugu», azpimarratu dute.

jose antonio ardanza gure esku dago

jose antonio ardanza gure esku dago

Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, botoa ematen

Erantzun beharreko galderak ez dira berdinak izango herri guztietan; hala, Arrigorriagan «Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritarra?» galderari erantzun beharko diote hautetsontzietara bertaratzen direnek.

Busturialdean galdera aldatu egiten da udalerriaren arabera:

Mendatan eta Errigoitin: «Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?».

Arratzun: «Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?».

Ajangiz, Busturia, Morga, Gernika-Lumo, Forua, Ereño, Muxika, Murueta, Gautegiz-Arteaga, Nabarniz, Kortzebi, Bermeo eta Ean: «Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?».

Guztira, GEDek dioenez, 16 urtetik gorako eta bozkatzeko moduan izango diren 51.249 herritar zenbatu dituzte. Bozketa egiteko 37 hautesleku irekiko dituzte, 45 mahairekin, 09:00etatik 20:00etara.

Emaitzak Gure Esku Dagok zentralizatuko ditu. Webgune ofizialean argitaratuko eta eguneratuko dira parte hartze datuak egunean zehar; 12:30etan, 17:00etan eta 20:15ean.

Behin betiko emaitzak, aldiz, prentsa ohar bidez jakinaraziko dituzte 22:00ak aldera, aurreikusi dutenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Politika albisteak Bizkaiko albisteak Gure Esku Gernika-Lumo albisteak Arrigorriaga albisteak Eguneko albisteak