Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Sortu: 'Neurriz kanpokoa da gertatutakoa erasotzat jotzea'
Arkaitz Rodriguez alderdi horren bozeramaleak esan du Sortuk ez lukeela egingo, besteak beste, eztabaidaren muina galtzen delako. EAk, bestalde, esan du halakoak egitea ez dela haien "estiloa".
Radio Euskadi | eitb.eus
Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeko helburuarekin astelehenean EAJren Donostiako batzokian botatako zaborra eta pintadak ezin direla erasotzat hartu esan du Arkaitz Rodriguez Sortu alderdiko bozeramaileak. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean, ?gertatutakoa erasotzat jotzea neurriz kanpokoa? dela esan du Rodriguezek. Ildo horretatik, zaborra jaurtitzeari ?atentatu baten maila ematea neurriz kanpokoa? dela azpimarratu du.
Gainera, Sortuk ez lukeela hori egingo ziurtatu du, besteak beste, mota horretako ekintzekin eztabaidaren muina galtzen delako. Sorturen bozeramailearen esanetan, EAJk babesa ematea erabaki duen gobernua ?ustela, demokraziaren aurkakoa, antisoziala eta bakearen etsaia da, eta hori izan beharko litzateke, hain justu, eztabaida?.
Rodriguezen ustean, PPk eta EAJk lortutako akordioa maila gorenekoa da eta, hortaz, "negozio txarra da" euskal gizartearentzat.
EA: 'Ez da gure estiloa'
"Zalantzarik gabe, ez da gure estiloa, eta ez zaigu batere gustatzen horrela egitea?, esan du Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak. ?Ez da guk hartu nahiko genukeen bidea, eta argi geratzen da horrelako ekintzekin, argi eta garbi esaten dugulako?, gaineratu du Urizarrek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean.