Politika -

ANren erabakiaren ostean

Donostiako martxa baimentzea "onartu" du PSE-EEk

Oscar Rodriguez parlamentariaren ustez, martxa baimentzea "adierazpen askatasuna bermatzen duen Zuzenbide estatu batean bizi garela adierazten du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Rodriguez PSE-EEko parlamentariak adierazi duenez, gaur Donostian egingo den "Euskal Herriaren eskubideen aldeko" manifestazioa egitea baimentzea onartu du bere alderdiak. Auzitegi Nazionalaren erabaki hori "adierazpen askatasuna bermatzen duen Zuzenbide estatu batean bizi garela adierazten du".

Rodriguezek azaldu duenez, "hitzen bidetik edozein gauza eskatzeko" adierazpen askatasuna dago, pertsona hauek "terrorismoa defendatzeko askatasunik ez dagoela" kontuan behar duten arren.

Ildo honetan, Auzitegi Nazionalak aginduta, Herrizaingo Saila "terrorismoa ez goratzeko adi" egon behar dela gogorarazi du.

Horregatik, hain zuzen ere, moldatu da manifestazioaren hasiera, Aste Nagusiaren ekitaldietan eraginik ez izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea