Politika -
Andreu epailearen aginduz
Ion Telleria espetxeratu egin dute Segiko kide izatea leporatuta
Telleriak 29 urte ditu eta kartzelan izan da epailearen esku jarri duten arte.
Erredakzioa
Fernando Andre Epaitegi Nazionaleko epaileak Jon Telleria espetxera bidali du, ustez legez kanpoko Segi taldeko agintaria izateagatik. Telleria Urruñan atxilotu zuten pasadan astean eta, Epaitegi Nazionalak emandako atxiloketa agindu europarrari erantzunez, Espainiara eraman zuten.
Epaitegietako iturrien arabera, Andreuk Fernando Grande-Marlaskaren ordez hartu du erabakia, izan ere, Marlaska berak eman zuen atxiloketa agindu europarra Telleria atxilotu eta Espainiara ekarri zezaten, ustez Segiko kidea izateagatik.
Telleria iragan ostegunean atxilotu zuten, Frantziako justiziak Marlaskaren agindu europarraren kontrako errekurtsoa gaitzetsi ondoren. Marlaskaren aginduaren ondorioz, Telleria ekainaren 9an atxilotu zuten Saint Pée sur Nivelle herrian. Hala ere, handik gutxira aske utzi zuten, epaitegien kontrolpean, Frantziako epaitegiek Telleriaren egoera zehazteko zain.
Telleria iragan astean entregatu zuten frantziarrek. Orduan Andreu epailea zegoen guardian. Ordutik espetxean izan da epailearen esku jarri duten arte.
Grande-Marlaskaren arabera, Telleria Segiko agintarietako bat da, Ainara Bakedano, Gaizka Likona, Ibai Esteibarlanda, Carlos Renedo, Irati Mugika, Olatz Izagirre eta Juan Velez de Mendizabalekin batera.