Politika -

Tarragonan atxilotua

Navalcarneroko presondegian sartu dute Zugaitz Izagirre

Epaileak kartzelatzeko agindua eman zuen atzo ETAko kide izatea leporatuta Auzitegi Nazionalak ezarritako zazpi urteko kartzela-zigorra bete dezan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zugaitz Izagirre Ameztoy ETAko ustezko kidea (La Pineda de Vila-secan, Tarragonan,atxilotu zuten larunbatean) Navalcarneroko (Madril) presondegira eraman du Guardia Zibilak, epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez.

Izagirrek Tarragonako kartzelan pasa du gaua epaileak ETAko kide izatea leporatuta Auzitegi Nazionalak ezarritako zazpi urteko kartzela-zigorra bete dezan kartzelatzeko agindua eman ostean.

Tarragonako epaileak Auzitegi Nazionalaren agiria jaso zuen Izagirre bilatzeko, atxilotzeko eta kartzelan sartzeko agindua baieztatzeko.

Oporretan zegoen

ETAko ustezko kidea La Pineda de Vila-secan atxilotu zuten iragan larunbateko 11:00etan, neskalagunarekin oporrak igarotzeko zuen apartamendutik gertu.

29 urteko oiartzuarra 2003an ere atxilotu zuten ETArekin lotura zuelakoan, baina larunbatera arte libre zegoen, astero epaitegira joateko baldintzarekin.

Maiztegi, libre

Joan den larunbatean Regina Maiztegi ere atxilotu zuten, Soraluzen, baina astelehenean epailearen aurrean izan ostean aske utzi dute, Auzitegi Gorenak bere zigorraren aurka aurkeztutako helegitea aztertu arte. Maiatzean 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETAri laguntza emateagatik, iturri judizialek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea