Politika -

Elkarrizketa RNEn

Rubalcaba:'Gauza bakarra dakigu, ETAk ez du borroka armatua utzi nahi'

Barne ministroa "eszeptiko" agertu da erakunde armatuaren balizko su-etenaren harira eta gaur egun Estatua "indartsuago eta ETA inoiz baino ahulago" daudela berretsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa "eszeptiko" agertu da ETAren balizko su-eten baten harira eta dakiten "gauza bakarra ETAk ez duela borroka armatua utzi nahi" omen da.

RNEn egindako elkarrizketa batean Rubalcabak adierazi duenez, "asko hitz egiten ari dira" ETAk erabakiren bat hartu beharko duela "ezker abertzalearen politikari indarra emateko", baina barne ministroak uste du eztabaida horrek ez duela funtsik.

Izan ere, "gauza bakarra dakigu, ETAk ez du borroka armatua utzi nahi", Rubalcabaren esanetan. Hori dela eta, "ezker abertzaleak ETA utzi edo armak uztera behartu" beharko duela gaineratu du.

Ministroak esan du Estatua "indartsuago eta ETA inoiz baino ahulago" daudela, baina erakunde armatua atentatuak egiten saiatzen ari dela. Hori horrela, ETAko buruzagiei mezua igorri die: "Norbait izango da agintari nagusia eta ez da lasai egongo, zeren azkeneko buruzagi guztiak kartzelan baitaude dagoeneko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea