Politika -

ETAren iragarpena

ETArekin apurtu behar duela esan dio Batasunari Rubalcabak

"Hizketakideaz erratu da ezker abertzalea, ETAri mintzatu behar zaio, ez Gobernuari. Armak uzteko eskatu behar dio ETAri", adierazi du Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleari erantzun dio Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, eta ETArekin "behin betiko" apurtu ezean legezko izango ez dela ohartarazi dio. ETAren azken iragarpenaren ostean, Gobernuak indar politiko baztertu guztiak legalizatu behar dituela esan dute gaur ezker abertzaleko bozeramaileek.

"Hizketakideaz okertu da ezker abertzalea, ETAri mintzatu behar zaio, ez Gobernuari. Armak uzteko eskatu behar dio ETAri edo behin betiko bandarekin apurtu. Horrela bakarrik lortuko du legezko izatea. Ez dago beste aukerarik", adierazi du Rubalcabak.

"Ezker abertzaleak ETAn duen eragina ikusi dugu, bandak egin behar zuena esan zuen, baina benetan egin duena ikusi dugu", Barne ministroaren hitzetan. "Ezker abertzaleak ETAren gainean duen eragina oso txikia da", erantsi du. "Ezker abertzaleak engainatzeari utzi behar dio, eta Gobernuari zuzenduz denbora galtzen ari da, Exekutiboak terrorismoaren aurkako politika ez duelako batere aldatuko", adierazi du Rubalcabak.

Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak gaur, Bilbon, prentsaurrekoan azaldu duenez, ETAren komunikatuaren ostean hurrengo pausoa "Gobernuak eman behar du", alderdi politiko baztertuak legalizatuz eta euskal presoak Euskadiko espetxeetara hurbilduz.

ETArekin elkarrizketa izateko aukerarik ez dagoela errepikatu du ministroak: "Terroristekin hitz egiteko eseriko garela esatea, gertatuko ez den zerbaitetaz mintzatzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea