Politika -

Erabakitzeko eskubidea

2018an Gasteizen kontsulta bat egiteko asmoa du Gure Esku Dagok

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak boluntarioak bilatzeko kanpaina bat abiatu du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Gure Esku Dago plataformak 2018an Arabako hiriburuan kontsulta bat egiteko asmoa agertu du, eta, hori helburu, boluntarioak bilatzeko kanpaina bat abiatu du.

Agiri batean, plataformak adierazi du beharrezkoa dela "erabakitzeko eskubidearen aldeko pauso bat ematea", eta gogorarazi du duela 4 urte jaio zela, aldarrikatzeko herritarrek "erabakitzeko eskubidea" dutela eta horien txanda heldu dela.

Ideia hori oinarri hartuta, 2018an kontsulta bat egin nahi du Gure Esku Dagok Gasteizen, eta, horretarako, herritar guztien "inplikazioa" eskatu du. "Herri adierazpena aurkeztu eta 4.500 gasteiztarren babe jaso ondoren, hurrengo pausoa emateko prest gaude", gaineratu du.

Horren ildotik, Gure Esku Dagok "300 espartanoen kanpaina" jarri du martxan, "demokrazian sakondu nahi duten pertsona guztiek" prozesuan parte har dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gure Esku giza katea Gasteiz berriak Eguneko albisteak