Itxi

Politika

Kataluniako erreferenduma

Puigdemontek 'polizien indarkeria' salatu du 'herritar baketsuen' aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako presidenteak, azkenean, Sant Julia de Ramisko hauteslekura ez joatea erabaki du, bertan erroldatuta badago ere, eta Cornella del Terrira joan da bozkatzera, Gironatik 15 kilometrora.

1:45
Carles Puigdemont

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak igande honetan katalanak hauteslekuetan "ilara" gehiago egitera deitu ditu Kataluniako Gobernuak erreferendumean bozkatzeko jarritako lekuetan, "koldarkeriaz" jarduten duen Espainiako Estatuak egindako "errepresioari erantzuteko".

Cornella del Terriko Udaletxean (Girona) bozkatu ostean egin duen deklarazio instituzionalean Puigdemontek nabarmendu duenez, "bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten herritarren aurkako errepresioak ez du ekidin jende asko bozkatzen aritzea", Kataluniako kideak barne.

“Burutik egindako errepresio olde berri honen aurrean, ezin justifikatuzko indarkeria modu baketsuan bildu den jendearen aurka, haserrea erantzun logikoa da orduotan”, esan du Puigdemontek. Baina honakoa gaineratu du: “Behin betiko erantzuna, lasaia, baketsua, gaur emango dugu, ilarak egitera itzuliz, bozkatzen uzten ez diguten lekuetan, pazientziarekin”.

Puigdemonten hitzetan, “geldotasun arazoak gaindituz joango gara, egunaren amaieran bozkatzeko eskubidea erabili dutenak asko eta asko izan daitezen”.

Bestalde, “Espainiako Estatua indarra eta inposaketa besterik ez da erakusten ari da katalanak konbentzitzen saiatzeko arrazoi modura”, azpimarratu du.

Puigdemontek Cornella del Terrin bozkatu du

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak botoa emateko erabili ohi duen hauteslekua ez erabiltzea erabaki du igande honetan, eta Cornella del Terrin (Girona) eman du botoa azkenean.

Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko 50 bat agente 09:15 aldera sartu dira Sant Julia de Ramis (Girona) udalerriko kirol pabiloian, hautetsontziak eta bozkatzeko materiala atzemateko. Bertan bozkatzekoa zen Puigdemont.

Pabiloiaren kanpoaldean zeuden ehun pertsona baino gehiago Guardia Zibilari bertara sartzea galarazten saiatu dira, eta agenteek bertan bildutakoei aurre egin diete orduan.

Puigdemontek Sant Julia de Ramiseko (udalerri horretan dago erroldatuta) hauteslekura ez joatea erabaki du azkenean, eta Cornella del Terrin eman du botoa, Gironatik 15 kilometrora.

Puigdemont Cornella del Terriko hauteslekuan botoa ematen erakusten duen argazki bat jarri du Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidenteak Twitterren duen kontuan.

"Puigdemont presidenteak bozkatu du jada. Ezin dute herri baten ahotsa isilarazi. Bozkatu eta irabazi egingo dugu", idatzi du Sanchezek.

Bozkatu ostean, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak hainbat hauteslekutan erreferendumean bozkatzeko egin diren ilarak nabarmendu ditu, eta "poliziak modu baketsuan bildu den jendearen kontra erabilitako indarkeria polizialaren duintasunik eza" salatu du. "Cornellan bozkatu du. Ilara oso luzeak. Haien duintasuna indarkeria polizialaren duintasun ezaren bestelakoa da", idatzi du Puigdemontek Twitterren, Cornella del Terrin (Girona) botoa ematen erakusten zuen irudiarekin batera.

Halaber, Puigdemonten esanetan, “Espainiako Estatuaren kanpoko irudia okertzen joan da eta gaur maila lotsagarrienera iritsi da, eta uneok betiko izango ditu oroimenean”. “Espainiako Estatuak asko galdu du, eta herritarrok asko irabazi dugu, inoiz irabazi duguna baino gehiago”, erantsi du.

Junquerasek Sant Vicenç dels Hortsen bozkatu du

Oriol Junqueras Generalitateko presidentordeak igande goizean bozkatu du Sant Vicenç dels Hortsen (Bartzelona), baina ez du bere ohiko hauteslekuan egin.

La Guardiako eskolan egin du, Mestre Ramon Camps kalean bozkatzea aurreikusita zuen arren.

Camps kalekoa ez zen hauteslekua izan behar, baina bizilagunen elkarte bateko egoitza silikonaz itxita topatu dute lehen orduan.

Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak lasaitasuna eskatu du, poliziek esku hartu arren: "Sosegu asko, geure ekintzek hitz egiten dutelako ondoen gutaz".

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena