Politika -

Valentzia

12 lagun atxilotu dituzte eskuin muturrak Valentzian egindako erasoengatik

Urriaren 9an, Valentziako Diada egunean, hainbat eraso egin zituzten eskuin muturreko taldeek. Eraso horiekin lotuta egin dituzte atxiloketak.

Neonazien erasoak Valentzian. Argazkia: EFE
Neonazien erasoak Valentzian. Argazkia: EFE
Neonazien erasoak Valentzian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak beste hiru lagun atxilotu ditu arratsalde honetan Valentzian, urriaren 9ko manifestazioan eskuin muturreko taldeek egindako erasoekin lotuta. Orotara, hamabi pertsona atzeman dituzte.

Valentziako Diada egunean eskuin muturrak eragindako istiluak argitzeko, ikerketa abiarazi zuen Valentziako Fiskaltzak ofizioz.

Juan Carlos Moragues Espainiako Gobernuak erkidego horretan duen ordezkariak joan den astean helarazi zion fiskalari ikerketaren lehendabiziko txostena, baita identifikatutako erasotzaileen izenak ere.

Horrez gain, errefuxiatuei laguntzeko Espainiako sareak eta Intolerantziaren kontrako Mugimenduak salaketa bana jarri dute, Fiskaltzak aipatu erasoak iker ditzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak Valentziako Erkidegoa Ultraeskuina