Politika -

PSOE-EAJ akordioa

Jaurlaritzak ukatu egin du 'marra gorriak' zeharkatu izana

Idoia Mendia Gasteizko Gobernuko bozeramaileak erantzuna eman dio horrela Mikel Torres PSEko Antolakuntza idazkariari. Izan ere, PSOEk eta EAJk "marra gorriak" zeharkatu zituztela adierazi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak uste du ez direla "marra gorriak" zeharkatu EAJk eta Gobernuak sinatutako akordioaren negoziazioan, ez baita hautsiko Gizarte Segurantzaren ''kutxa bateratua''.

Ostiralean, EAJk eta Gobernuak akordio sakona adostu zuten: alderdi jeltzaleak Estatuko Aurrekontuak babestuko ditu, eta, trukean, Exekutiboak Gernikako Estatutua erabat garatuko du.

Gaur, Gobernu bileraren ostean, Idoia Mendiak prentsaurrekoa eskaini eta aipatu negoziazioa hizpide hartu du. Atzo, Mikel Torres PSE-EEko Antolakuntza idazkariak adierazi zuen negoziazioan "marra gorri batzuk" zeharkatu zituztela, Urdaibaiko Guggenheim museoaren aipamenean, kasu, baina Jaurlaritzako bozeramaileak ukatu egin du, eta transferentzien batzordea seguru aski aste honetan bilduko dela iragarri du.

Mendiak gaineratu du gauzak "asko" aldatu direla urtebetean, urriaren 25ean EAJk uko egin baitzion Estatutuaren urteurrenaren ekitaldian parte hartzeari, ospatzeko "ezer" ez zegoelakoan, baina orain, ordea, "ospatzeko zerbait dagoela dirudi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea