Politika -

Zerga-sistema

Fiskalitateari buruzko saio monografikoa egingo dute Legebiltzarrean

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek eskatuta egingo dute saio berezia Gasteizko Ganberan. Bi koalizioek kritikatu dute EAJk, PSEk eta PPk egin duten ituna.

Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean zerga-sistemari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo dute, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek hala eskatuta.

Saio berezia deitzeko proposamena Elkarrekin Podemosek egin zuen hasieran eta koalizio soberanistak eskaera horrekin bat egitea erabaki zuen gero.

Parlamentuko araudiaren arabera, Jaurlaritzak, bi taldek edota legebiltzarkideen bostenak eskatu dezakete saio monografiko bat egitea. Bi hilabeteko epean egingo beharko dute osoko bilkura berezia.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor kritikatu dute EAJk, PSEk eta PPk asteon sinatu duten ituna, besteak beste, sozietateen gaineko zerga jaistea adostu dutelako.

Elkarrekin Podemosek ohar batean esan duenez, aipatu saio berezia egiteko Alderdi Sozialistaren "konpromisoa" ere lortu dute.

Fiskalitateari buruzko bilkura monografikoa eskatzeko dokumentuan, Lander Martinezek eta Maddalen Iriartek ondokoa  azpimarratu dute: "Adierazle makroekonomiko batzuk suspertzen ari diren une honetan, zerga-sistema berrikusteko momentua iritsi da, jarduera ekonomikoaren susperraldia bultzatzeko, goraka doazen ezberdintasun sozialak gelditzeko eta zerga-sistema justua bermatuko duen neurriak hartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Eusko Legebiltzarra Ekonomia EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE Euskadiko PP bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi Zerga politika gaur