Politika -

Manifestazioa Parisen

Ipar Euskal Herriko hautetsiek 'salbuespenezko espetxe-erregimena' etetea eskatu dute

62 preso daude Frantzian, hogei bat kartzelatan, eta, horietatik, 29 DPS espetxe egoera berezian daude.

Argazkia: EiTB
Iparraldetik 'salbuespenezko espetxe-erregimena' etetea eskatu dute

1:11

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Asanblean Ipar Euskal Herria ordezkatzen duten hiru senatariek eta bi diputatuek ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespeneko espetxe-erregimena" etetea eskatu dute gaur, asteazkena. Haien iritzian, Frantziako Gobernuak orain arte emandako pausoak ez dira asebetegarriak.

"Bere horretan jarraitzen duen egoera honen ondorio lazgarrien lekuko gara, ez da normala", esan du Vincent Bru, Asanblea Nazionalean aipatutako bost hautetsiek emandako prentsaurreko batean.

Gaur egindako eskakizuna larunbatean Parisen egitekoa den manifestazioan eskatuko dute gauzetako bat da. Martxan, 10.000 lagun baino gehiago joatea espero dute eta, momentura arte, 1.000 hautetsi frantziar baino gehiagok eman diote babesa (besteak beste Ipar Euskal Herriko 158 alkateetatik 98k).

Frederique Espagnac senatari sozialistak Emmanuel Macron presidenteari eginiko eskakizunen zergatia azaldu du. Bere ustean, prozesuaren amaierara heltzeko keinuak egin behar dira, gehien bat, ETAK apirilaren 8an armak entregatu eta gero.

Mac Brisson senatari kontserbadorearen esanetan, ETAren desegitea "aurretiazko baldintza izan ez daitekeen eskakizuna da", eta, izan ere, ez da baldintza izan Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek Frantziako Justizia Ministerioarekin presoen egoerari buruz egindako negoziazioetan.

Ipar Euskal Herrian "adostasun maila zabala" dagoela azpimarratu du Brissonek. Gainera, larunbatekoa ekimen baten ibilbideko azken geltokia da eta, horrekin, Paris gaiaren inguruko "egonarri arduratsuaz jabetzea" nahi dute.

305 euskal presoetatik, 62 Frantziako 20 bat espetxetan sakabanatuta daude eta, horietatik, 29 DPS egoeran daude, hau da, Détenus Particulièrement Signalés espetxe egoera berezian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Paris azken ordukoa Presoak Frantzia berriak ETA gaur Gaurko azken ordukoa Adiskidetzea Euskadin Espetxeak