Politika -

Espetxe politika

Ipar Euskal Herriak eta Frantziak presoen auzia aztertuko dute

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bat Frantziako Justizia Ministerioarekin bildu zen urriaren 19an presoei buruz hitz egiteko. Azaroan bilduko dira berriro.

Bakearen artisauak
Bakearen artisauak
Bakearen artisauak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko ordezkaritza batek eta Frantziako Justizia Ministerioak presoen auzia aztertzea adostu dute eta hurrengo bilera azaroan izango da.

Bake Bideak jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herriko ordezkaritza Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidenteak, Michel Tubiana Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakariak, Mixel Berhokoirigoin bakegileak, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako diputatuak eta Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakariak osatu dute.

Agiri batean zehaztu dutenez, lehendabiziko bilera uztailaren 10ean egin zuten eta bigarrena joan den urriaren 19an. Hurrengo batzarra azaroan egingo dute, baina oraingoz ez dute eguna zehaztu.

Frantziako Justizia Ministerioa baieztatu du prest dagoela presoen egoeran inguruan hasitako elkarrizketarekin aurrera jarraitzeko.

Joan den apirilaren 8an ETAren armagabetzea gauzatuta, orain euskal presoen auzia konpontzea izan behar dela lehentasuna azpimarratu du Ipar Euskal Herriko ordezkaritza.

Ildo horretan, abenduaren 9rako Parisen antolatu duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute. Ordurako Frantziako Gobernuak "neurri esanguratsuren bat" har dezakeenaren itxaropena ere azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea berriak Presoak bideoak Frantzia albisteak ETA gaur Baionako bideoak Biarritz argazkiak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia Albisteak Gaur Albisteak Bakea Euskadin Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko berriak Frantziako Gobernua