Politika -

Auzitegi Nazionala

10 urtetara murriztu dute Udalbiltza auziko lau akusatuentzako eskaria

Fiskaltzak Joseba Mikel Garmendia, Loren Arkotxa, Xabier Alegria eta Xabier Iragorri auzipetuen aurkako diru publikoak bidegabe erabiltzeko salaketa kendu du, baina ETAko kide direla eusten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udalbiltza-Kursaal, Batasunaren hautesleen asanbladako 21 kideren aurkako epaiketari berriz ekingo diote gaur Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak 15 urtetatik 10era murriztu du lau auzipetuentzat eskatutako espetxe-zigorra; diru publikoak bidegabe erabiltzeko salaketa kendu du, baina ETAko kide direla eusten du.

Hain zuzen, diru publikoak bidegabe erabiltzeko salaketa kendu die fiskalak Joseba Mikel Garmendia, Loren Arkotxa, Xabier Alegria eta Xabier Iragorri auzipetuei.

Espetxe-zigorrez gain, fiskalak Udalbiltza-Kursaal, Udalbiltza Partzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren behin-betiko itxiera eskatzen du.

Bihar edo asteazkenean epaia emango dutela espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea