Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak errefusatu egin du Otegi askatzea

Vicente Gonzalez Mota fiskalak uste du argudiatutako "gertaera politikoak prozesuaren bilakaeratik" kanpo daudela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Arnaldo Otegi Batasunaren bozeramaile ohia askatzearen kontra agertu da defentsak argudiatutako "gertaera politikoak prozesuaren bilakaeratik" kanpo daudelakoan. Vicente Gonzalez Mota fiskalak horixe adierazi dio epaitegiari ohar batean.

Jone Goirizelaia Otegiren abokatuak astelehenean aurkeztu zuen ezker abertzalearen buruzagia askatzeko eskakizuna, azken hilabeteotako "gertaera politikoen bilakaerak" hori exijitzen zuela argudiatuta.

Izan ere, atxiloketan poliziaren txosten batzuk hartzen ziren oinarri, alderdi abertzaleak "ETAren estrategiarekin" bat egiten zuela eta haren "menpe" zegoela ziotenak. Bada orain, Otegiren defentsak uste du "gertakari politikoek" argudio hori "gezurtatu" dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea