Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean izango diren adituak

Politika

Eusko Legebiltzarra

15 aditu izango dira Legebiltzarreko memoriari eta presoei buruzko lantaldean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/03/20

Besteak bestek, Txema Matanzas abokatua eta preso ohia, Joquin Jimenez Auzitegi Goreneko magistratua edota Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusi ohia izango dira Legebiltzarrean.

  • Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldea. Artxiboko argazkia: EiTB

    Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldea. Artxiboko argazkia: EiTB

    Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldea. Artxiboko argazkia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldeak gaur adostu duenez, 15 adituren testigantzak bilduko dituzte memoriari eta espetxe politikari buruzko foroan.

Orain arte terrorismoaren eta indarkeria polizialaren biktimek testigantzak jaso dituzte, baina aurrerantzean memoria eta presoen auzia izango dituzte hizpide eta horretarako hamabost aditu gonbidatzea adostu dute. Apirila eta maiatza bitartean hitz egingo dute guztiek.

Dagoeneko aditu horietako batzuen izenak jakinarazi dituzte. EH Bilduk, esaterako, bikotekidea kartzelan duen Eider Zuriarrain eta Txema Matanzas abokatua eta preso ohia gonbidatu ditu, espetxe politikari buruzko foroan euren testigantza eman dezaten.

Memoriaren fororako, berriz, Tasio Arrizabalaga Egiari Zor fundazioko kidea eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioko presidentea aukeratu ditu.

Elkarrekin Podemosek eskatuta, Joaquin Jimenez Auzitegi Goreneko magistratua, presoen eskubideetan aditua den Julian Rios eta Esther Pascual Langraitz Bidearen bultzatzailea eta justizian aditua izango dira.

Talde bakoitzak foro bakoitzeko bi pertsona proposatzea adostu badute ere, Elkarrekin Podemosek hirugarren bat izendatzea onartu dute gainerako taldeek.

Memoriaren lantalderako, ostera, Gema Varona Kriminologia Institutuko doktorea eta Jean Paul Lederach gatazken konponbidean eta bakegintza aditua den irakasle estatubatuarra aukeratu ditu talde moreak.

PSEk Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusi ohia eta Imanol Zubero senatari sozialista ohia eta Gesto por la Paz plataformaren sortzailea proposatu ditu presoen auziari eta memoriari buruzko foroetarako, hurrenez hurren.

EAJk eskatuta izango diren lau adituen izenak ez dituzte argitu, oraingoz haiekin harremanetan jarri ez direlako.

Bestalde, Ana Oregi (EAJ) Memoria eta Bizikidetza Lantaldeko presidenteak biktimen agerraldien ostean talde bakoitzak aurkeztu zituen ondorioak dokumentu batean laburbildu ditu eta gaur taldeei aurkeztu die txostena. Gai horretan akordioa bat bilatzea izango da hurrengo erronka.

Alderdi Popularrak ez du lantalde honetan parte hartzen, ETAren indarkeriari zilegitasuna kentzeko balio ez duela iritzita.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena