Politika -
2011ko Aurrekontuak
PSEk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko EAEko Diputazioetan
Pastorrek (PSE) iragarritakoaren arabera, sozialistek ez dute osoko zuzenketarik aurkeztuko Aldundietako Aurrekontuen eztabaidan. EAJk ere ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko EAEko Aurrekontuei.
Erredakzioa
Sozialistek ez dute osoko zuzenketarik aurkeztuko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundietako Aurrekontuen aurrean. Hala ere, "txeke zuririk" eskatzea ez dutela onartuko esan die Jose Antonio Pastorrek jeltzaleei.
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Pastorrek Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien Aurrekontuen inguruko hausnarketa egin du.
Jaurlaritzaren Aurrekontuei osoko zuzenketarik ez aurkezteko EAJren erabakia baloratu du sozialistak. Bere ustez, euskal erakundeen aurrekontuen eztabaida ezberdinei begira "zantzu ona" izango da jeltzaleek iragarri duten jarrera.
Hala ere, jeltzaleei exijitu die Patxi Lopez lehendakariaren aurka hasitako "jazarpena" bertan behera uzteko.