Politika -

Hauteskunde kanpaina

Hausnarketa Katalunian, abstentzio handiaren mehatxupean

Polemikarako momentuek izan dute oihartzun gehien Kataluniako kanpainan, iragarki pornoak eta bideojokoak barne, eta eduki politikoa duten mezuak erabat estali dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikusita dagoen abstentzio altua emaitza txarra litzake eduki politiko eskasa eta protagonismo ia osoa Kataluniako oasi barea astindu duten hateskunde-bideoek izan dutenean.

Jose Montillari botoa ematerakoan orgasmoa izaten duen neskaren bideoa, Mon tserrat Nebreraren biluzte faltsua, Maria Lapiedra aktore pornoaren bideoa Joan Laportari botoa emateko eskatuz, azpiko arropetan, Madrileko kaleetan, Espainiak Kataluniari diru-zorroa lapurtzen diola erakusten duen bideoa (CiUko gazteek egindakoa) eta PPren bideojokoa ("Alicia Croft" etorkin eta abertzaleen kontra borrokan).

Kataluniak politikaren atomizazio irudia zabaldu du, Italian gertatzen den antzera, hamar bat alderdi politiko kanpaina egiten, eta hautagaien artean hainbat ''friki'', Carmen de Mairena artista esaterako, Cori alderdiaren hautagaia, "Ni ere urdanga naiz" lelopean.

Kanpaina amaiera

Kanpainaren azken orduetan alderdiek eta hautagaiek zuten guztia eman dute. Montilla, aurrekoetan baino modernoago eta korbata erantzita, bere alderdikideen aurrean "Revolución" Amaral taldearen musikarekin, aldaketa oinarri duen kanta, eta sinbolismoz betetako leloa duena "gure ordua heldu dela sentitzen dut, hau gure iraultza da".

Artur Mas CiUko hautagaiak bere burua ''President'' bezala aurkeztu zuen kanpainiako azken mitinean, sondeo guztiek iragartzen dioten garaipena ziurtzat eman eta "apaltasunez" kudeatuko duela esan zuen. "Momenturen batean, garaipena sentimendu horrekin hartzen ez dudala ikusten baduzue, errieta egin eta belarritik tira egin iezadazue, askatasun osoz", esan zuen Masek, bertan zeudenen "Mas, President" oihuen artean.

Gainontzeko alderdien ordezkariek botoa nori eman oraindik argi ez dutenei zuzendu zizkioten euren mezuak, Alicia Sanchez-Camacho PPko hautagaiak esan bezala "Montilla joatea nahi dutelako CiUri botoa eman ez diezaioten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea