Politika -
Hauteskundeak 2010
CiU, gehiengo absolutuaren atarian eta PSC eta ERC, behera nabarmen
CiU 63-66 eserleku lortuko lituzke eta PSC 24-27 eserlekurekin geratuko litzateke TV3ek egindako inkestaren arabera.
Erredakzioa
CiU gehiengo absolutuaren atarian geratuko lirateke eta PSCk eta ERCk behera egin dute nabarmen, hauteslekuen sarreran egindako inkesten arabera.
TV3ek eta Catalunya Radiok egindako inkestaren ere bat dator datu horiekin: CiU izango da hateskundeetako garailea 63-66 eserleku lortuta, gehiengo absolututik (68 eserleku) oso gertu, eta PSC 24 eta 27 eserleku artean lortuko lituzke.
Hauteslekuen irteeran egindako inkestaren arabera CiUK 63-66 eserleku izango lituzke, PSCk 24-27, PPCk 15-17, ERCk 11-13, ICV-EUiAk 8-10, Solidaritat Catalana per la Independènciak 3-4 eserleku izango dituzte, Ciutadansek 2-3 eserleku mantenduko lituzke eta Reagrupament alderdia 'Parlament'an sartzeko aukera izango luke, 0-1 eserlekurekin.
Parte hartzea, % 60 inguru
Parte hartzeari dagokionez, sondeoek % 60 inguruan izango dela esaten dute. Azken datu ofizialak 18:00ekoak dira, orduan bozkatzeko eskubidea duten 5,3 milioi katalanetatik % 48,35k botoa emana zuen, 2006ko azaroko hauteskundeetan baino hiru puntu gehiago (orduan, parte hartzea % 45, 31).
Barrutika, eta mahaien % 97aren datuak kontuan hartuta, parte hartzea honako hau zen: Bartzelonan % 48,25 (% 45,26 2006an), Gironan % 50,36 (% 47,69 2006an), Lleidan % 48,19 (% 47,08) eta Tarragonan % 45,96 (% 42,53).
2006ko datuekin alderatuz, parte hartzeak gora egin du lau barrutietan, Tarragonan eta Bartzelonan bereziki, lau puntu igota.