Politika -
2018ko aurrekontu orokorrak
Csek ez ditu kontuak babestuko Euskadiri Gizarte Segurantzaren eskumena ematekotan
EAJk zein Espainiako Gobernuak ukatu egin dute eskumenik negoziatu izana, aurrekontuei babesa ematearen truke.
agentziak
Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, alderdi laranjak ez ditu Estatuko 2018 Aurrekontu Orokorrak Kongresuan babestuko, EAJren babesaren truke Gobernu espainiarrak Euskadiri Gizarte Segurantzaren kudeaketa edo ETAko presoei "pribilegioak" ematekotan.
Villegasen esanetan, kontu hau ezin da "euskal nazionalistentzako trukerako txanponean bihurtu, eurek aurrekontuak babes ditzaten", eta negoziazioan ezin da "ETAko presoei pribilegioak ematea" jaso.
Bestalde, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak ukatu egin du Aurrekontuen babesaren truke "inolako kontzesiorik" negoziatu izana, eta azpimarratu egin du aurrekontuak onartu eta gero hasiko dela Gobernua alderdi politikoekin hitz egiten.
EAJk, era berean, ziurtatu duenez, ez du babesa eskaini eskumen baten truke, besteak beste, Gobernuei dagokion eskumena delako hori ematea.