Politika -

Kataluniako Hauteskundeak

PSCrekin hasiko du gaur Artur Masek aste honetako bilera sorta

Urtea bukatu baino lehen, presidentetza lortzeko, gutxienez talde baten abstentzioa lortu beharko du Artur Masek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquim Nadal PSCko ordezkariarekin hasiko du Artur Mas Generalitateko presidente berriak atzo iragarritako bilera-sorta. Gaur arratsaldean egingo dute aurreneko bilera hori. Bihar, Alicia Perez Camacho PPCko ordezkariarekin eta Joan Herrera ICV-EuiAko buruarekin eseriko da CIUko presidentea. Gainerako alderdi buruekin hasiko duen bilera sorta "elkarrizketarako zubiak" eta kolaborazio bide berriak bilatzeko egingo duela esan zuen atzo presidente berriak.

Urtea bukatu baino lehen, presidentetza lortzeko, gutxienez talde baten abstentzioa lortu beharko du Artur Masek.

Bilera-sorta gaur arratsaldean hasiko du, PSCko hurrengo presidentearekin, Joaquin Nadalekin. Sánchez-Camacho (PP) izango da hurrengoa, eta bukatzeko ICVko Joan Herrerarekin bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea