Politika -

ETA-REN AMAIERA

Rajoyk bilera batera deitu ditu biktimen elkarteak, ostegunean, Moncloan

Rajoyk aurrez aurre esan nahi die biktimei ez dela ETAren amaierarengatik inolako ordainik izango.

Mariano Rajoy Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Mariano Rajoy Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Mariano Rajoy Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bilera batera deitu ditu ETAren indarkeriaren biktimen elkarteak datorren ostegunean Moncloa Jauregian, hain zuzen ere, ETAk behin betiko amaiera iragarri eta egun gutxira.

Gobernuaren eta biktimen elkarteetako iturriek EFE albiste-agentziari baieztatu diotenez, bilera ostegun arratsaldean izango da. Antza denez, Rajoyk aurrez aurre esan nahi die biktimei ez dela ETAren amaierarengatik inolako ordainik izango.

ETAren amaiera dela-eta ostiralean Rajoyk egin zuen agerraldi instituzionalean, biktimak izan zituen gogoan eta erakundeak hildako pertsona guztiak oroitzeko eskatu zion gizarteari.

Aurreko astean, biktimekin lehenbailehen elkartzeko asmoa agertu zuen Espainiako Gobernuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Rajoy berriak Espainiako Gobernua ETA gaur Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak