Politika -

ETA-REN AMAIERA

Sortuk ekitaldi politikoa egingo du maiatzaren 19an Bilbon

17:30ean hasiko da Bilboko Miribillan, 'Baietza sortuz' lelopean. 'Lehengo eta oraingo' ezker abertzaleko militanteak elkartu nahi ditu Sortuk.

Maiatzaren 19ko ekitaldi politikoa aurkezteko prentsaurrekoa. Argazkia: Sortu
Maiatzaren 19ko ekitaldi politikoa aurkezteko prentsaurrekoa. Argazkia: Sortu
Maiatzaren 19ko ekitaldi politikoa aurkezteko prentsaurrekoa. Argazkia: Sortu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk ekitaldi politikoa egingo du maiatzaren 19an Miribillako Bilbao Arena pabiloian, eta bertan parte hartzeko deia egin die "lehengo eta oraingo" ezker abertzaleko kideei. Halaber, Sinn Fein eta Corsica Libera alderdietako ordezkariak ere bertan izango dira.

ETAren amaieraren ostean ireki den aro berriari bultzada emateko helburuz antolatu du ekitaldi politikoa Sortuk.

"Baietza sortuz" lelopean egingo den ekitaldia 17:30ean hasiko da.

Oraingoz, Sortuk ez du jakinarazi mitin politikoan nortzuk parte hartuko duten. Alderdiak iragarri duenez, Sinn Fein eta Corsica Libera alderdietako kideak bertan izango dira.

Maiatzaren 19ko ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du Sortuk gaur goizean Bilbon. Aurkezpenean izan dira Miren Zabaleta Sortuko kidea, Lur Albizu Ernaiko kidea, Eneko Aldana Sortuko Kontseilu Nazionaleko kidea, Jon Salaberria preso ohia eta Itziar Aizpurua eta Iñaki Olalde ezker abertzaleko kide historikoak.

Miren Zabaletak adierazi duenez, ETAren amaierak etorkizunari begira baldintza hobeak sortu ditu "bake iraunkor, justu eta osoa bat bultzatzeko". Haren esanetan, ordea, ETAren amaierarekin ez da Euskal Herriaren eta estatu espainiarraren arteko gatazka politikoa amaitzen. Ildo horretan, Euskal Herriak libreki eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatzea egotzi dio Espainiari.

"Etorkizuneko justizia, bakea, demokrazia eta askatasunarekin konprometitzeko garaia dela iritzita deitu dugu maiatzaren 19ko ekitaldia", esan du Zabaletak. Ildo horretan, parte hartzeko deia egin die "lehengo eta oraingo" ezker abertzaleko kideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken albisteak Sortu Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin