Politika -
Mugimenduak Batasunan
Pastor: 'Batasuna ez da udal hauteskundeetara garaiz iritsiko'
Ezker abertzaleak "pausuak eman eta bide garrantzitsua" egin duela esan du sozialisten agintariak, eta "mundu horretan berriak diren hausnarketa politikoak" egin dituztela onartu du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-Eeko bozeramaileak adierazi duenez, ezker abertzaleak "ez du denborarik" udal eta foru hauteskundeetarako beharrezkoa duen bidea egiteko. Bere ustetan, hainbeste ekitaldi egin beharrean, hobe lukete bakarra egin eta "ETArekiko lotura guztiak hautsi eta desagertzeko eskatu".
Hala ere, mundu horrek "bidearen zati bat egin duela" onartu du, "baina ETArekin harremana behin betiko hautsi gabe". Hori dela eta, ETA eta Batasunaren arteko "tentsioekin" amaitzeko, talde armatuarekin kateak apurtzeko "momentua" dela azaldu du.
Behin betiko baztertzea
Europa Press agentziari egindako adierazpenetan, "ezker abertzaleak pausu garrantzitsuak eman dituela" onartu eta "hausnarketa politiko berriak egin dituela" onartu du.
Hala ere, "ibilbidearen zati bat oraindik egin gabe" dute, horretarako, Pastorren esanetan, ETArengandik inolako zalantzaren gabe baztertu behar dira. Hori egitekotan daudela ematen du eta ondorioz tentsioak daude bi aldeen artean, baina, nire ustez, lotura guztiak ez dituzte oraindik hautsi", azaldu du politikari sozialistak.