Politika -

2019ko hauteskundeak

2019ko hauteskundeetarako zerrendaburuak hautatzeko prozesua abiatu du EH Bilduk

Nafarroako Gobernuko eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundietako buru izateko hautagaiez gain, Iruñeko, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkatetzetarako izenak ere aukeratuko dituzte.

EH Bildu. EFE
EH Bildu. EFE
EH Bildu. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk astelehen honetan abiatuko du 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburuak aukeratzeko prozesua.

Nafarroako Gobernurako presidentegaiaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako hautagaiak aukeratu beharko ditu koalizioak. Halaber, Iruñeko, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkatetzetarako kandidatuak erabakiko ditu.

Hauteskunde araudiak ezarritako bermeak lortu dituzten hautagaitzek hartu ahal izango dute parte. Hala, ekainaren erdialdean jakinaraziko dituzte emaitzak.

Herritarrak ere aurkeztu ahal izango dira, baina bilkide gisa izena emanda egon beharko dute ekainaren 7a baino lehen. Horrez gain, EH Bildu osatzen duten alderdietako kideek ere aukera izango dute.

Ekainaren 4ean jakinaraziko dituzte zerrendaburu izateko hautagaiak, eta orduan abiatuko da kanpaina. Ondoren, ekainaren 8an eta 10ean egingo dituzte bozketak.

Telematikoki (ekainaren 8tik 10era) edo aurrez aurre (ekainaren 9an) bozkatzeko aukera egongo da, EH Bilduk izendatutako bulegoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala albisteak Politika Bilbo berriak Donostia Iruñeko albisteak Araba Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa EH Bildu Gipuzkoa Hautagaiei buruzko albisteak Hauteskundeak Nafarroan Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala azken ordukoa Udal eta foru hauteskundeak 2023