Politika -

Aire-kaosa

Gorenak helegiteak ebatzi arte kontrolatzaileek ez dute deklaratuko

Sedizio delitu batengatik deklaratu behar zuten zortzi aire-kontrolatzaileek lankideen jarrerari eutsi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi aire-kontrolatzailek ez dute Madrileko Fiskaltzaren aurrean deklaratu eta Epaitegi Gorenak euren errekurtsoak ebatzi arte egingo ez dutela adierazi dute, epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez. Egun pairatzen duten militarizazio egoera salatzeko aurkeztu zituzten helegiteak.

Astelehen honetan sedizio delitu batengatik deklaratu behar zuten aire-kontrolatzaileek lankideen jarrerari eutsi diote. Horien ustez, jurisdikzioa arruntak ezin ditu galdekatu.

Madrileko Fiskaltzak oraindik ez ditu kontrolatzaile gehiago deitu eta, hurrengo egunetan, Gaztela Plazako epaitegietara bidaliko dute salaketa bertako epaile batek aitorpena hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea